Ezagutu gaitzazu

Danel Mendibil Artetxe

Pazientea entzutea gustatzen zait, bere osotasunean. Hori iruditzen zait tratamendu integralarekin asmatzeko gakoetako bat. Profesionalen arteko elkarlana eta pazientea bera osasun egoera hobetzeko parte aktibo bilakatzea dira beste bi gako garrantzitsu. 

Pertsonen arteko komunikazioan eta gertutasunean oinarritutako fisioterapian sinesten dut eta pozik nago, nire ibilbidean, GERTU fisioterapia zentroa horretarako espazio bat izango delako.